Metropoli Forala 2016-02-25

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 25a, 11:57

Iruñerriko udal solasaldian, Zizurko alkate Jon Gondan, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza eta Berriobeitiko alkateorde Koldo Abrego izan ditugu haien herrietako arazo eta proiektuak azaltzeko prest. Probokatzailea. Adierazpen gogorrak egiten ohitua. Irainaren mugan ibiltzen da beti. Ana Beltran, Alderdi Popularreko foru parlamentariak, azkenaldian eginiko adierazpenekin koktela prestatu du Ainhoa Arano kazetariak. 123 langile kalera. Lau urterako soldatak izoztea. TRWko enpresa batzordeko bi langile, David Markalainek eta Pedro Larreak erregulazio dosierraz eta lantegiaren etorkizunaz xehetasunak eman dizkigute. Lander Garro kazetariak idatzi du gaurko mikroipuina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!