Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria gaitzesteko mozioa eraman dute gaur alde batetik UPNk eta bestetik PPNk osoko bilkurara: "Lan Eskaintza Publikoarekin egindako kudeaketa eta hartutako erabakiak direla-eta, gaitzespen politikoa da eskatu duguna". Alderdi erregionalistak eramanen duen mozio horrek zein alderdi popularrak eramanen duenak ez dute babes nahikorik izan. UPNrenak 24 aldeko boto izan ditu (UPN, PP eta PSN) eta 26 kontrako (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra). PPren mozioak aldeko 16 boz izan ditu eta 26 kontrako.