Iberdrolako akzioekin UPNk izandako jokaera gaitzetsi du Kontuen Ganberak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 24a, 11:24
Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak Iberdrolaren akzioen inguruko txostenaren berri eman du.

19,6 milioi euroko galera eragin zuen UPNren kudeaketa okerrak. Diru publikoa sozialki eta ekonomikoki errentagarritasuna emanen duten inbertsioetara bideratzeko gomendioa egin du Helio Robledak.

19,6 milioi euro galdu ziren Iberdrolako akzioen salerosketan eta UPNren kudeaketa okerraren ondorio izan zela berretsi du orain Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak: "Iberdolako akzioekin UPNk izandako jokaera gaitzesteko modukoa da". Operazioa "ez-ohikoa" eta "atipikoa" izan zela nabarmendu du Robledak. Diru publikoa bestelako inbertsioetarako baliatzea gomendatu du Kontuen Ganberak: "Sozialki eta ekonomikoki errentagarriak diren arloetan inbertitu beharko litzateke guztion dirua".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!