Gazteriaren bigarren plana idazteko mahai teknikoa eratuko dute aste honetan

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 23a

Argazkia: Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalez Gizarteratze eta Aniztasun mahaiaren eraketan izan da. / navarra.es

Langile teknikoek zein gazteriarekin lotutako elkarteetako kideek parte hartuko dute. Gazteek parte hartzeko inkestak, foroak eta eztabaida taldeak erabiliko dituzte.

Aurten sortuko dute plana eta 2017tik 2019ra egonen da indarrean. Ikuspegi hirukoitza du planak: plan integral bat osatzea; unibertsala, gazte guztak kontuan hartuko dituena; eta zeharkakoa, arlo guztietan eraginen duena.

Astelehen honetan, Enplegu eta Gizarteratze nahiz Aniztasuneko mahai teknikoak bildu dira estreinakoz. Aste honetan ere beren jarduerari helduko diote Kultura, Hezkuntza, Partaidetza, Etxebizitza, Osasun, Lurralde Garapen, Berdintasun eta Kiroletakoak.

Mahai bakoitza zortzi lagunek osatuko dute, honako hauen artean: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko langile teknikoak; Nafarroako Gazteria Kontseiluko ordezkariak; udaletako gazteriako langile teknikoak; Gobernuko departamentuetako teknikariak; gazteen erakunde, elkarte eta taldeak; eta mahaiak gonbidatuta, gazte-arloan adituak diren pertsonak.

Plana egiteko prozesuak ere gazteen partaidetza jasotzen du beste metodologia eta tresna batzuen bitartez: inkestak, eztabaidarako taldeak, Gazteriako Zuzendariordetzaren webgune bidezko foro edo ekarpenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!