Metropoli Forala 2016-02-23

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 23a, 12:07

Nafarroako Gobernuko goi kargu euskaldunekin egiten ari garen elkarrizketa errondaren barruan, gaur, Mikel Sagues, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Nagusia izan da gurean. Aktualitateko argazki zenbait aukeratu ditu tertulia grafikoan, Berria egunkariko kazetari Ion Orzaizek. Iker Tubia Mexikotik etorri berria da. Chiapasera eginiko bidaia azaldu digu. Iosu Royo zientziazalearen eskutik Irrintzi Dorreko laborategia zabaldu dugu. Zika birusaz eta diesel erregaiaz aritu gara solasean. Iritziaren tartean, Aingeru Epalza idazle eta itzultzailea. Mikroipuina aireratu duen poeta Hasier Larretxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!