Egoera larrian daudenentzako etxeak egokitu dituzte 30 urtetik beherako gazteek

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 23a, 11:39

Argazkia: Gazteak lanean San Pedroko udalaren pisuan.

Europako Gizarte Funtsaren eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen bidez ordaindu dituzte sei hilabeteko iraupena duten kontratuak. 30 urtetik beherako 11 gaztek hartu dute parte.

170 etxe huts dauzka Iruñeko Udalak. San Pedron dauden sei bizitokiak dira gazteak txukuntzen ari direnak.

Arkitekto teknikoak, peoiak eta ofizialak dira kontratatutakoak, eta berez lan jardunaldi osa bati dagokionaren %80 jaso dute. Abenduaren 21ean ekin zioten lanari eta ekaina bitarte ariko dira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan apuntatuta daudelako lortu dute lana. Enplegua aurkitzeko zailtasunak dauzkaten taldekoak dira: formazio txikikoak, gutxiengo etnikoetakoak, egoera ekonomiko prekariokoak eta beste.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!