Epaimahai batek hamar finalista aukeratuko ditu hilero, eta, ostean, pamplona.es webgunean gehien gogoko dutena hautatuko dute herritarrek. Gaia auzoak izanen dira, bertako errealitateak islatu asmotan.
Hogei zentrimetroko zabalera eta hamabost zentrometroko altuera eta .jpg formatua izan behar dute. Udalaren webgunera aurkeztuko dira argazkiak.
Iaz, 1.187 argazki aurkeztu zituzten, 145 egilek eginda. 15.000 egutegi banatu ziren ostean doan
Irudiak ere libre
Creative Commons lizentzia pean aurkeztuko dituzte irudiak egileek , hala ahalik eta zabalpen handiena eman ahal izateko. Creative Commons lizentzien artean hiruren artean aukeratu beharko du egileak.
Hilabete bakoitza auzo bati eskainia egonen da.