Pobrezia larrian dauden 14.500 adingabe lehentasun izanen dira gizarte errentan

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 23a

Oinarrizko Errentaren aldeko hainbat elkarretaratze egin dituzte gizarte eragileek. Arg: katakrak.net

Egungo Gizarteratze Errenta 28.839 familiara iristen da: %37,52 adinez txiki dira. Gobernuak 7 milioi euro gehiago bideratuko ditu arazoa bideratzeko.

7 milioi euro gehiago adingabeak dituzten familientzako. Nafarroako Gobernuak hazi eginen du Gizarte Errenta Ziurtatura bideratzen den zenbatekoa 18 urtetik beherako gazteak dituzten familiak artatzeko. Egin, 28.839 familia dira Gizarteratze Errenta jasotzen dutenak. Horien artean asko, adingabeak: 10.820. Foessa eta Save the Children erakundeek argitaratu berri duten txostenek agerian utzi dituzte datu horiek: “Pobrezia larrian bizi dira gazte horietako asko eta irtenbide eman behar zaio”, nabarmendu dute. Hala egin nahi du Gobernuak. Horretarako lehenetsi eginen dira adingabeak dituzten familiak gizarte errenta hori banatzerako unean.

Proiektua oraindik lantzen ari dira eta ez dago deus zehazturik. Gobernua babesten duten lau alderdiak ari dira aukera desberdinak aztertzen eta UPN zein PPNren arbuiotik at, gainerako taldeek itxura ona hartu diote proposamenari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!