Nafarroaren hamazazpi legeren aurkako helegiteak indargabetzeko ekimena Madrilen

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 22a

Arg: EiTB.eus

Podemos-Ahal Dugu, EAJ, Izquierda Unida-Unidad Popular eta EH Bildu taldeek Madrilgo Kongresuan ez-legezko proposamen bat sinatu dute Nafarroaren hamazazpi legeren aurkako helegiteak ken ditzala eskatuz Gobernuari.

Aurreko legealdian Epaitegi Konstituzionalean aurkeztutako hamazazpi legeren aurkako helegite hauek bertan behera uzteko ekimen hau bihar aurkeztuko da Clara Campoamor aretoan. Bertan Podemos-Ahal Dugu taldeko Eduardo Santos y Ione Belarra nafar diputatuak, EAJko Aitor Esteban, IU-UPeko Alberto Garzón eta EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia izanen dira eledunak.

Uxue Barkos, Nafarroako presidentea eta azken bi legealditan bertan diputatu izandakoak, saioan izanen dela jakinarazi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!