Irrintzi Peñaren zuzendaritza batzordea buru belarri ari da, normaltasunera "ahalik eta lasterren" bueltatzeko. Hala, peñaren zati bat behintzat irekitzea aztertzen ari dira.
Sanferminetako eskailerarekin bat eginda ireki dezakete lokala martxoaren 3an.
Aste honetan emanen diete bazkideei egoeraren berri, baina dei egin diete giltza bota ez dezaten, izan ere, normaltasunera bueltatutakoan hori izanen da erabili beharko dutena.