Metropoli Forala 2016-02-22

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 22a, 12:43

VWeko langileak, haur eskoletako gurasoak, Arnaldo Otegi, Varufakis Madrilen, profesores que no saben euskera, Roberto Jimenez kaña eskatzen. Aktualitatearen dekalogoa, azken egunek utzitako hamar protagonista, albiste, hamar gertakizun nabarmendu dizkigu Santi Leoné idazle, irakasle eta historialariak. Osasunak eta Zaragozak bana berdindu zuten, atzo, Sadarren. Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariek egin digute partiduaren analisia. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan laburbildu digu. Hamahiru urte bete ziren larunbatean, otsailak 20, Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Iñigo Astiz Berria egunkariko kazetariak, afera honen inguruko beste hainbat kazetariren hipokrisia aztertu du saioaren amaieran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!