"Kaleratu" nahi dituztela salatu dute gaztelaniazko haur eskoletako hainbat gurasok

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 22a

Argazkia: Gaztelaniazko haur eskolak ereduz aldatzearen kontrako elkarretaratzea. / afapna

"Ehundaka" lagun batu dira Gazteluko plazako elkarretaratzean, Denok balio dugu lelopean. Euskarazko bi haur eskola gehiago irekitzearen "alde" badaude ere, esan dute gizartea "aurrez aurre" jarriko duen neurria dela.

"Mespretxatuta" sentitu dira Gazteluko plazako elkarretaratzera bertaratutakoak, eskoletatik "kaleratu" nahi dituztelako, euren hitzetan.

Euskarazko haur eskola gehiago zabaltzearekin bat datoz, baina hartutako bidea "ez da konponbidea", izan ere, "aurrez aurre" ipiniko du gizartea.

Arrosadiako eta Donibaneko haur eskoletako langileak eta gurasoak batu dira, bai eta UPNko, PSNko eta PPko kideak ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!