Akordiorik gabe negoziazioetan segitzen dute TRWn

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 22a, 08:15
TRWko langileek urtarrila amaieran egindako manifestazioa. Arg:eitb.eus

123 langile kaleratzeko asmoarekin segitzen du TRWko zuzendaritzak.

Arratsaldean batzartuko dira beste behin Europako TRWko zuzendariak eta Landabengo lantokiaren enpresa komiteko ordezkariak. Asteburuan izandako bileren ondotik ez dute adostasunik lortu. 22:00etan irten ziren atzo batzar aretotik. Eskuartean, deus berririk ez. Zuzendaritzak bereari eusten segitzen dio eta enpresa komitea ez dator bat. "Irteera boluntario gehiago" egoteko aukeraz mintzo zen atzo zuzendaritza. 123 kaleratze eta kalte-ordainetan baldintza berberak: urte bakoitzeko lantokian lanean 35 egunekoa eta gehienez 24 hilabeteko soldata.

Goizean enpresa komitea batzartuko da arratsaldean zuzendaritzarekin bildu aurretik. Zuzendaritzak egindako azken proposamenak aztertuko dituzte eta eurekin izan aurretik egoera aztertuta eraman nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!