Herritarrei euren zereginen berri ematea da Foruzaingoak igandean ate irekiak izatearen xedea. 10:00etatik 14:00etara komisaldegietan erakutsiko dute euren egunerokoan zertan aritzen diren. Izan ere, heldu den hilaren 27an Foruzaingoaren Eguna izanen da eta aurretik zenbait ekimen eginen dituzte.