12 eta 16 urte arteko ikasleen %5,2 eskola jazarpena pairatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 19a

Era berean, %18k ziurtatu dute, behin edo behin irainak jaso dituztela eta %4,1ek sareko bullyinga.

"Noizean behin" pairatu dute 12 eta 16 urte arteko ikasleen %5,2ek eskola jazarpena. Bada datu larriago bat: %0,7 "beti" jasotzen dute.

Sare sozialei dagokienez, nerabe nafarren %4,1ek sufritu behar izan du Internet bidezko erasoa "noizean behin" eta %0,5ek "maizago".

Horiek dira, behintzat, Save The Children GKEaren ikerketan jasotako ondorioa. Eta egon egonen dira inkestetan ere jasotzen ez diren kasuak.

Espainiako Estatuko batez besteko media %8,1ekoa da, eta, beraz, postu baxuenetan dago Nafarroa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!