Astearterarte negoziatzen ariko dira TRWko lan erregulazioa

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 19a, 08:31
TRWko langileek mobilizazioak bertan behera utzi dituzte negoziazioek irauten duten bitartean.

Martin Furber eta Maciej Gwozdz enpresako Europako arduradunak Iruñera datoz gaur. Langileek bertan behera utzi dute greba. 

ZF TRW multinazionaleko Europako arduradunak iritsiko dira gaur Iruñera Landabengo lantegian egin nahi duten Lan Erregulazio Espedientea negoziatzera. Martin Furber eta Maciej Gwozdz enpresako europar zuzendaritzako kideak izanen dira gaurtik aurrera. 123 langile kaleratzeko proposamena jarriko dute mahai gainean eta hitzarmen berria adosteko nahiarekin ere badatoz. Finean, azken puntu horrek baldintzak kaxkartuko lizkieke langileei soldatari dagokionez eta baita baldintzei begira ere.

Mahai baten bueltan bilduko dira 14:30etan lehenengoz. TRWko Iruñeko lantokiko zuzendaritzarekin, eta enpresa komiteko ordezkariekin (CCOOko 7 kide, UGTko 4, LABeko 3, ELAko 2 eta CGTko 1) bilduko dira. Negoziazioek irauten duten bitartean langileek bertan behera utzi dituzte mobilizazio eta lanuzteak.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!