Foruen inguruko online ikastaroa antolatu du Nabarraldek

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 18a

Zer dira foruak? Noiz sortu ziren eta zergatik? Foru Orokorra eta Hiri Forua gauza bera al dira? Gisa horretako zalantzak argitu nahi dituzte sareko ikastaroaren bidez. 

Nabarraldek dioenez, "zehaztasun faltak" nahasmen eta mitifikazio handia sortu du Foruen inguruan, eta, horregatik, argia eman nahi dio gaiari.

Martxoaren 3an hasiko da ikastaroa, eta www.nabarralde.com webgunean eta 948 21 10 57 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.

"Egungo 'foru' erakundeak Espainiako sistema politikoaren menpeko dira. Baina Foruen hasierako izpiritua erabat subiranoa zen", ikastaroan, ñabardura eta gertakari historikoetan jarri nahi dute indarra.

Jose luir Orella Deustuko Unibertsitatean katedradunak zuzenduko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!