Metropoli Forala 2016-02-18

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 18a, 12:54

Politikari erretiratua, idazlea, euskaltzaina. Patxi Zabaleta izan dugu esperientziaren solasaldian. Euskararen eta irakaskuntzaren inguruan sortu diren polemikez gogoeta egin du gurean. "Hezkuntza eta hizkuntzak eskola globalizatuan" izenburupean jardunaldiak Iruñean, Steilas-ek antolaturik, bihar eta etzi. Amaia Zubieta eta Raul Lopez sindikalistek eman dizkigute xehetasun guztiak. Espainiako hainbat bazterretako ustelkeria kasuak aztertu ditugu Ainhoa Arano kazetariaren laguntzaz. Igor Lasa mendizaleak, Kataluniatik Euskal Herriraino, Pirinio osoa zeharkatu du mendiko eskiekin. Bere esperientziaren berri ere izan dugu.                                                      

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!