Ahal Dugu, euskarazko bi haur eskola gehiago irekitzearen alde

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 17a, 13:10

Eztabaida piztu da aste honetan, Iruñeko Ahal Duguk euskarazko bi haur eskola gehiago zabaltzea ezbaian jarri ostean. Ainhoa Aznarezek argitu du euskarazko haur eskolen alde daudela, "prozedura" ez gustatu arren.

Euskalerria irratian egindako parlamentarien solasaldian nahastutako urak baretu nahi izan ditu Ahal Duguko kide eta parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek. Iruñerrian euskarazko bi haur eskola egonen direla iragarri ostean, idazkia kaleratu zuen Ahal Duguko idazkari orde Oscar Fresanek, galderak airera botaz eta zenbait jarraibide kritikatuz.

Aznarezen irudiko, "idatzitakoa ez dago oso ongi adierazita"; are gehiago, "hori ez da Iruñea Ahal Duguk pentsatzen duena".

"Hamazazpi haur eskoletatik euskarazko lau bakarrik izateak ez du bermatzen euskaraz ikasteko aukera. Oso gutxi da. Eskaintza horrekin ez da salbatzen. Geratzen dira hainbat ume plazarik gabe", salaketa egin du, aitzitik, "prozeduran" jarri du mira. "Presaka" egin izana kritikatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!