Elikadura burujabea eztabaidagai atzo Parlamentuan

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 17a, 10:10

Nekazari txikiak babesteko eta Nafarroan elikadura burujabea lortzeko baliatu dute Parlamentu Irekia ekimenaren saioa gizarte eragileek eta ekologita taldeek.

Parlamentuko osoko bilkurako aretoa txiki geratu zen atzo arratsaldean. Gizarte eragileetako kideak eta talde ekologistak izan ziren mahai-inguruan hizketan. Nekazari txikiak babesteko eta Nafarroan elikadura burujabea lortzeko baliatu zuten Parlamentu Irekia saioa. Mundubat Fundazioak sustatutako hizketaldia izan zen atzokoa eta 170 lagunetik gora bildu ziren. Landa eremuko etorkizuna eta nekazaritza produkzio txikia nola bultzatu izan zuten aztergai.

Besteak beste,  Joseba Echarte (EHNE), Saioa Elizalde (Artzai-Gazta Elkartea), Garbiñe Elizainzin (Intia), Alejandro Antoñanzas (Nafarroako Erdialdeko Kontsortzioa), Valero Casanovas (Landare), Maitane Unzu (Katakrak) eta Eneko Viñuelas (Veterinarios Sin Fronteras) izan dira batzartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!