Negoziaziorako azken eguna da gaurkoa Iruñeko lantokiaren etorkizunerako. TRWn 250 kaleratze iragarri zituen duela bi hilabete multinazionaleko zuzendaritzak. Kaleratzeak justifikatzeko hainbat arrazoi nabarmendu zituen Paul Hernry Parnhamek, ZF-TRWko Iruñeko arduradunak: “Lantegiak 37,21 euroko gastua du orduko, enpresa osoko handiena; gauza bera absentismoarekin ere. Horrez gainera, urtean 50 egun baino gehiagotan ez da lan egiten, eta lanordu kopurua taldeko apalena da”. Haren aburuz, fabrika zaharkituta geratu da: egungo sistema elektrikoak gailentzen ari dira, lantegiak sortzen dituen hidraulikoak atzean utzita.
Negoziazioak izan dira egunotan. Nafarroako Gobernua, empresa komitea eta zuzendaritza bilduak izan dira. Madrilen ere Industria Ministerioko arduradunekin batzartuta izan dira. Gaur gaurkoz ez da akordiorik erdietsi.