Hamabost urtez aldapa Kalean jo ta su aritu da Kattalingorri, LGTBIQ kolektiboen eskubideen defentsan eta erasoen salaketan. Baina bide hori etetea erabaki du zuzendaritza batzordea, orain arte administrazio publikoek ez dituztelako LGTBIQ politikak "inola ere" babestu.
Iragarri dutenez, Kattalingorri eta Ekainak 28ko plataforma alderdi politikoekin bildu dira, eta "baikor" dira, "hauteskundeetan sortutako aldaketen ondorioz".
"Lehen aldiz, badirudi LGTBIQ jendeari laguntzeko bulego bat izanen dugula, langilez eta baliabide materialez hornitua. Espero dugu horretan ematea gure komunitateak behar dituen zerbitzuak", esan dute.
Behin behineko egoitza San Gregorio kaleko 28. zenbakian kokatu dute orain, iruñeko Udalaren Elkarteen gunean. Asteazkenetan egiten dituzte bilerak, 19:00etatik 21:00etara. Telefono zenbakia ere zabaldu dute: 948 22 91 49.
Aldarria ere egin du, "bulegoa" aldarrikatzeko xedez.