Nafarroak nekazaritza-elikagaien 92 “artisau” enpresa ditu jadanik

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 15a

Elizalde kontseilaria, diploma gaur jaso duten enpresa eta maisu artisauekin.

Guztira, 507 langile dira eta 76,7 milioi euro fakturatzen dute.

Gaur bost enpresa berrik jaso dute gaur, Iruñean, nekazaritza-elikagaien artisau-enpresak direla egiaztatzen duten diploma; hala, dagoeneko 92 dira Foru Komunitatean diploma hori dutenak eta, hari esker, "Nafarroako Artisau Elikagaiak" izenekoa eraman dezakete beren etiketan eta Reyno Gourmetzigiluari atxikitzeko aukera dute (INTIA enpresa publikoak kudeatutako zigilua).

Bost diploma horiek gaur eguerdian banatu ditu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek; banatutako diploma horiekin ere, bederatzi artisau-maisuri nekazaritza-elikagaien sei enpresetako ekoizpen-prozesuko arduradun modura egindako lana aitortu nahi izan die.

507 pertsonari lana ematen dieten 92 enpresa

Oro har, familia-motako egitura duten enpresa txikiak dira, hamar langile baino gutxiagokoak. Ekoizpenaren buru artisau bat dago, eta lanaren egikaritzean parte hartzen zuzena du. Haiek guztiek eskuz egiten dute beren produktuen zati bat, nahiz eta lan partzial batzuetan onartzen den mekanizazio-maila jakin bat, lehengaien hautaketan salbu. Beraz, beren ekoizpen-prozesuak era tradizionalari lotzen zaizkion industriak dira, gehigarririk gabe, baldin eta osasun kontuengatik edo naturalak diren beste batzuk erabiliz hori egin badaiteke.

Bost enpresa berriak eta bertako artisauak

Joaquín Donézar Polo: Iruñeko enpresa da eta bi lanbidetan jaso du aitortza: irasagar-gozokia egiten, eta txantxigorri-opilak, te-pastak eta katu-mihia ekoizten. Enpresa horren buru Joaquín Donézar Polo dago, eta hari artisau-maisuaren diploma eman zaio bi jarduera horietan.

Almazara del Ebro: kooperatibako errota bat da, Cintruenigon dago, inguruko herrietan landatutako olibak xehatu eta oliba-olio birjina estra ontziratzen du, eta lanbide horretan jaso du diploma. Hari lotuta, bi maisu-diploma jaso dituzte Joaquín Navascués Chivite eta Vidal Pérez Aragónek.

Panadería Miravalles, S.L.: Huarten du egoitza eta El panadero de Eugui izenarekin ezagunagoa da; artisau aitortza jaso du pastelgintza, gozogintza eta ogi bereziak egiten. Roberto Lara Fernández da bertako maisu-artisaua.

Pamplona Brewing, S.L.: Mutiloako industrialdean dagoen garagardo-enpresa. Honako hauek egiteko lanbidean egin zaio aitortza: sagardoa, garagardoa, likoreak, pattarrak eta hartzidura naturaleko ardo aparduna. Bertako artisau-garagardoa egiteko prozesuaren arduradunak David Salinas Lizaso, Borja Lara López eta Asier Aguirre Lecea dira.

La Vasconia, Compañía Navarra de Cervezas, S. L.: Deikazteluko enpresa, eta honako hauek egiteko lanbidean egin zaio aitortza: sagardoa, garagardoa, likoreak, pattarrak eta hartzidura naturaleko ardo aparduna. Gau egun, garagardoa egiten du ostalaritzarako andelean banatuz eta, laster, botiletan banatzen hasiko da ere. Peio Azcona da bertako artisau-maisua.

Azkenik, Deliconservas Medrano, S.L. enpresako (iaz diploma jaso zuen enpresa) kide den Álvaro Medrano Muñozek artisau-maisuaren diploma jaso du prestatutako janariaren lanbidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!