Itziar Diez de Ulzurrunetik Ruandatik bidalitako kronika

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 15a

Itziar Diez de Ulzurrun iruindarra Ruandan dago, bertan Medicus Mundi erakundeak kudeatzen duen ospitalean bisitan. Bi kronika eder bidali dizkigu zer ikusi eta zer ikasi duen adieraziz.

 

 

Nembako Ruanda Afrika barnealdean dago, herrialde txikia da, Nafarroa halako bi, eta Tanzania, Uganda, Burundi, eta Kongoko Errepublika Demokratikoa ditu mugakide. Duela 22 urte gerra-hotsak piztu, eta sekulako sarraskia gertatu zen.

Medicus Mundik ospitale baten ardura dauka duela 40 urtetik hona, Nembako ospitalea, eta han dabil bisitan Nafarroako Medicus Mundiko talde bat. Horien artean Itziar Diez de Ultzurrun iruindarra, eta kronika hau bidali digu handik, Ruandatik bertatik: herrialde txikia baina milioika gizon-emakume bizi dira.

Horra joan den astean jaso genuen lehen kronika. Gaur, berriz, azken kronika bidali digu bere ostatuko logelatik, waxapez, eta Itziarrek esan digu zer oroitzapen ekarriko duen Rundatik, hegazkina hartu eta etxera –Iruñera– itzuli baino lehen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!