Kezkatuta daude euskal presoen eta haien senitartekoen egoerarekin. Hori hala, Euskal Herrian bizi den egoera aztertu nahi dute txosten batean jaso ahal izateko. Egoera bertatik bertara ezagutuko dute Gabi Zimmer (Die Linke), Josep Maria Terricabras (ERC) Lidia Senra (AGE), Tatjana Zdanoka (LKS), Mark Demesmaeker (N-VA) eta Martina Andersonek (Sin Fein) eta Malin Bjorkek (Vansterpatiet).
Nafarroako Parlamentuan dute lehen bisita gaur. 12:00ean Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak harrera eginen die. Nafarroako Etxerat elkarteko ordezkariekin biltzera etorri dira. Nafarroako Gobernuak ere hartuko ditu eta Juan Cruz Alli presidente ohiarekin ere biltzekoak dira. Horrez gain, gizarte eraguleekin eta sindikatuekin biltzeko asmoa ere badute.
30 bat bilera egin nahi dituzte eta jasotako informazio guztiarekin txosten bat osatuko dute arlo horretan zein bide jorra daitezkeen aztertzeko.