Desgaitasunen bat duten emakumeen artean genero indarkeria "indar handiagorekin, kalteberatasun gehiago eragiten du eta minusbaliotasuna larriagotu dezake". Iruñeko Udalak eta Cocemfek egindako ikerketa baten emaitzak agerian uzten dituzten datuetako batzuk dira. "Genero indarkeria kasuak emakume desgaituetan uste baino gehiago dira nahiz eta isilean sufritzen diren", azaldu dute ikerketaren berri eman dutenek.
Desgaitasunen bat duten emakumeei bideratutako programa sikosoziala. Indarkeriaren aurrean tolerantzia 0, egitasmoa izan zen abian. 80 emakumek hartu zuten parte eta zenbait datu argigarri izan ziren: parte hartzaileen artean %45ek genero indarkeria sufritu zuten eta egun %10ak sufritzen segitzen zuen. Gehienek gaineratu zuten, eskainitako baliabideak "arazoari" aurre egiteko ez ziren nahikoak izan.