Ikastolan denok gara gu. Horixe da ikastolen elkarteak aukeratutako goiburua aurtengo aurre-matrikula kanpainarako. Ikastolentzat ere berezia izanen aurtengoa, D ereduaren zabalkundearengatik. Dena den, oraindik ez dakite zein eragin izanen duen ikastoletako aurre-matrikulazioetan, D eredua Nafarroa osora zabaltzea zentro publikoetan.
Dena dela, urteotan eremu ez euskaldunean egindako lana goraipatu dute gaur. Eremu horretan dauden sei ikastoletako ordezkariak izan dira.
Ikastolak, D ereduaren erreferentzia izan dira eremu ez euskaldun horretan eta Foru Gobernuaren lana bete dutela azpimarratu dute. Hemendik aurrera ere, hazten segitu nahi dutela nabarmendu du ikastolen elkarteko presidente Iosu Reparazek.
Hizkuntza murgilketa ziurtatzen duten eredua eskaintzen dutela nabarmendu dute. Eta ikastolen onurak ere zabaldu dituzte: Euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza; ikasleen garapen integrala; elkarlanaren adibide; aniztasuna; hezkuntza proiektu berritzailea; emaitza akademiko bikainak eta 40 urtetako esperientzia.
Nafarroan barrena 15 ikastola daudela nabarmendu dute eta Ikastolan denok gara gu lemarekin eurenean izen emateko deia egin dute.