Lander Aurrekoetxea (suhiltzailea): "Gutxiengo suhiltzailerik gabe gelditu gara"

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 11:07
Lander Aurrekoetxea suhiltzailea gaur Nafarroako Parlamentuan izan da gaur.

Suhiltzaileek lankide gehiago behar dituztela adierazi dute Parlamentuan. Oinarrizko baliabiderik gabe gelditu direla salatu dute.

Lander Aurrekoetxea Nafarroako suhiltzaileen ordezkarietako bat da: "2015a oinarrizko lan talderik gabe gelditu ginen, minimoetara ere ez da iristen suhiltzaileen kopurua". Baliabide eskasak eta legeak eskatzen dituen oinarrizko giza baliabiderik gabe daudela salatu du Nafarroako Parlamentuko lan saioan. "Joan den legealdian ez zen Lan Eskaintza Publikorik egin suhiltzaileentzako eta jardunean gabiltzanak oso gutxi gara", azaldu du Aurrekoetxeak. "Zenbait larrialdi zerbitzutan ezin izaten dugu behar bezalako arreta eskaini", salatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!