Zaharberritze lanetan ari ziren langileek joan den hilaren hasieran egunkari aleak aurkitu zituzten horma batean ezkutaturik. “El porvenir navarro” egunkariaren egilea Basilio Lacort kazetari antiklerikal eta probokatzaileak bultzatutako Iruñeko argitalpena zen. Bestea Gizpuzkoan argitara emandako langileentzako berri papera zen eta bertan euskarazko testu bat ageri da.
Aurkikuntza honen inguruko datu guztiak bildu ditu Josu Martinez Urdazi Esan-Erran irratiko kazetariak.