Ostegunean Madrilen dute hitzordua Industria Ministerioak, TRWko enpresa komiteak eta Nafarroako Gobernuak. TRW enpresak mahai gainean jarritako 250 kaleratzeen aurrean irtenbideak bilatzea da xedea. Iruñeko lantokian lan erregulazio espedientea jarri nahi du abian enpresak, lantoki horrek sortzen dituen galerak direla-eta.
Industria Ministeriotik Landabengo lantokiko enpresa komiteari esana dio, enpresako zuzendaritzarekin hitz egiteko eta negoziatzeko prest dagoela eta bere esku dagoena eginen dutela. Enpresa komiteko kideek esan dute, joan den hilaren 30ean manifestazioan eskatu zituzten konpromisoak iristen ari zaizkiela, batez ere Nafarroako Gobernutik. Orain baina, aurrera pausoak antzeman nahi dituzte.