Iruñeko udal ordezkarien solasaldian EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbas izan dira. Alde Zaharrean aparkatzeko dauden arazoak mintzagai nagusi. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa kritikoak. Osasunak Almeria hartuko du Sadarren igandean. Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetarien eskutik jaso dugu partiduaren aurreko kronika. Lekarozko Aroztegia proiektuaz mintzatu gara Berria egunkariko kazetari Edurne Elizondorekin.