Suhiltzaileen froga otsailaren 13an gauzatuko dute, aurreikusi bezala. Eta hautsak harrotu dituen hezkuntzako deialdiak ere aurrera jarraituko du. Zalantza bada, dena dela: zenbat lanpostu aterako ote dituzten.
2013an,2014an eta 215ean ateratako 358 lanpostu kolokan leudeke, Espainiako Estatuak aurkeztutako helegitea tramitera onartu eta aprobatuz gero. Izan ere, pertsona horiek plaza galduko lukete, eta, beraz, zehazgabea da zenbat langile beharko liratekeen. Dena dela, auzia argitu bitartean, "ziur" beharko diren plazak bete nahi ditu exekutiboak.