Indar Gorriko atxiloketak Osasuna Auzia estaltzeko direla esan du Sortuk

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 3a

Operazioa "eskubide urraketa larria" dela adierazi, eta Indar Gorri "kriminalizatzen" ari dela kritikatu du. Fermin Otamendi epaileak "ardura nagusia" duela deritzo. Gaur pasako dira epaile aurretik atxilotutakoak.

"Atzoko atxiloketak Osasunaren ondarea xahutzeko egon den sare klientelar ustela estaltzeko saiakera bat gehiago da", kritikatu du, prentsa ohar baten bidez.

"Bistan da Erregimena sustengatu zuten botereak berain esku dauden tresna guztiak erabiliko dituztela Nafarroako jendarteak jakin ez dezan Osasuna eta Nafarroako Ogasuna nortzuk xahutu dituzten". Horra atxiloketen irakurketa.

Bestalde, gaia izaten ari den trataera mediatikoa kritikatu du, eta epaileak berak eginen duena ez ezik, "epaiketa paralelo" bat gauzatzen ari dela.

Atxiloketak Mozal Legarekin lotuta daudela esan du Sortuk, halaber, bai eta "Osasunako zuzendaritza" adierazpen askatasuna "murrizten" dabilela ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!