Metropoli Forala 2016-02-02

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 2a, 13:52

Prentsa idatziko Argia saria Joxerra Senar Berria egunkariko kazetariak irabazi du. Nafarroako Kutxaren espoliazioaz egindako kazetaritza ikerketagatik eman diote saria. 'CAN eta hemen ez da ezer gertatu' liburuaren egilea gurean izan da. Aritz Aiesa Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria ere elkarrizketatu dugu. Aingeru Epalza idazleak osatu du minutu bateko manifestua. Artea Iruñeko kaleetan bazter utzita al dago? Ongi zaintzen al dira artisten lanak? Metropoli Foraleko arte obren egoeraz mintzatu gara Jazar sortzaile gazteen elkarteko Uxua Domblas arkitektoarekin. Gorka Bereziartua kazetariarekin Indar Gorri taldearen kontrako operazioaz aritu gara.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!