Madrili eskatu diote "esku hartzeko" Arabia Saudira zuzenduriko material militarraren salerosketa ekiditeko.
Helburua, argia: "Ez dadila baimendu teknologia esportaziorik Arabia Saudira, izan ere, herritarren kontrako erasoetan erabilia izan daiteke, bai eta Yemenen ere, erasoak egiteko, edota bertako portuak blokeatzeko".
Era berean, Espainiako alderdiei eskatu die gainontzeko alderdiekin negoziatzeko garaian, "gardentasun eta kontrol mekanismoak" galdegiteko, "nazioarteko urratze larriak ahalbidetuko dituzten arma transferentziak ekiditeko".
Espainiarenak dira Arabia Saudik dituen armak
Amnesty Internatiolek salatu du misilak, bonbak, munizioak, torpedoak eta hegazkinak esportatzen dituela Espainiak, eta Arabia Saudik hartzen dituela horietako asko, Yemenen borroka egiteko. Unicefen arabera, 43 heldu eta hamar haur hiltzen ari dira egunero gatazka horretan.