2013an izandako lur-jausi batek zabaldu du zeresana. CHEko kideek egindako lanketa jo puntuan jarri dute Esa+Ez, Sustrai Erakuntza eta Galipentzuko alkateak, eta horregatik jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren aurkako salaketa administratiboa.
"Gisa honetako egitasmoen inpunitatearen aurkako lehen harria jarri nahi dugu", esan du Yesa+Ez plataformako kide Iker Aramendiak. Orain hiru urteko lur erorketaren nondik norakoak aztertu ditu, halaber, "zuhurtzia printzipioa" ez zutela zaindu salatzearekin bat, irizpide legalak ez zirela bete ziurtatu du.
Hori, gainera, "herritarrek eta tokiko administraziooek deusen inguruko informaziorik izan gabe". Larria da: "Ez zen ebakuazio planik idazteko aukerarik egon".
Karmele Irigibel Galipentzuko alkateak "oso argi" dauka herritarrak "arriskuan egon direla eta oraindik ere badaudela". Kexu da, inguruan biztanle gutxi dira, 7.000 bat, eta, ondorioz, boto gutxi. Irakurketa kritikoa utzi du alkateak: "Ez gara botoak, ez dugu erabakitzen, baina bizi gara eta ez dugu nahi gure bizitzekin jolasten ibil daitezen".