250 langile kaleratzeko asmoa azaldu du automozioa enpresak. Borrokan dago langileria, haatik. Ez dute etsi nahi. Negoziatzen ari dira, ez baitituzte sinesten zuzendaritzak eskainiko datuak.
Larunbateko mobilizazioan, langileak ez ezik, EH Bilduko, Geroa Baiko, Ezkerrako, Podemoseko, PPNko eta UPNko kideak bildu dira. Ostean, gainera, bilera egin dute langile batzordeko kideekin eta babesa eskaini diete, beste behin.
Elkartasunaren bidetik, Alstom eta Faureciako langileak ere manifestazioan izan dira.