Goizaldeko seiak inguruan aurkitu zuten zenbait gaztek Alex Jakaren hilotza NA-2410 errepidean, Etxarri –Aranaztik gertu. Nafarroako Gobernuak esan duenez, auto batek harrapatu zuen Arbizuko gaztea eta gidariak ihes egin zuen gero.
Gaztea, errepide horretatik itzultzen zen Etxarri-Aranaztik Arbizura, oinez. Lehen hipotesien arabera, autoak jota lurrera erori eta buruan hartu zuen golpeak eragin zion heriotza. Errepide horretatik beste zenbait gazte pasa ziren goizaldeko seietan eta ikusitakoaren berri eman zuten larrialdi zerbitzuetan. Foruzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa eta herritarren laguntza eskatu du, goizalde hartan gertatutakoa argitu ahal izateko.