Tuterak ez ditu zezenketak diruz lagunduko

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 29a

Tuterako zezen plazako irudia. Arg:torosdenavarra.com

Animaliak hiltzen dituzten ikuskizunak ez ditu babestuko udalak.

2016ko Tuterako jaietarako baldintza-agiria prestatzen ari da Eneko Larrarte alkatea. Zezenekin egiten dituzten ikuskizunak enpresa bati esleitzeko proposamena jasoko du agiri horrek eta gehienez 48.226 euro bideratuko ditu horretara. Sei entzierro, zortzi kapea eta bi lehiaketa errekortadoreena.

Baldintza-agiri horrekin Izquierda-Ezkerrak, PSNk eta Tuterak Ahal Du alderdiek adostutako programaren gaineko akordioaren arlo bati erantzuna emanen zaio. UPNren eta PPNren ezezko botoa izanen luke proposmenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!