Nafarroako Gobernuak gizarteratze-errentaren eragin ekonomikoari buruzko txostena aurkeztu du.
Landa Garapeneko, lehendakariorde Manu Ayerdik eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak asteazken honetako ohiko bileran Gobernuko gainerako kideei aurkeztutako azterketa horren arabera gizarteratze-errenta finantzatzeko zenbatekoak 801 lanpostu sortzen edo mantentzen lagundu zutela, eta zergetan 10,69 milioi euro biltzen.
Gobernutik adierazi dutenez, balorazio ekonomiko hori ere gizarteratze-errenta berria prestatzeko erabiliko da, bermatutako errenta izena izanen duena, eta jada hori lantzen hasi da profesionalen, adituen eta erakunde sozialen laguntzarekin, legealdi honetarako programa-akordioa betearaziz.
28.839 onuradun
Iaz, Nafarroako Gobernuak 63,9 milioi erabili zuen gizarteratze-errenta finantzatzeko, eta errenta horrek 28.839 kidek osatutako 12.875 familiari egin zien onura (haietatik 10.820 adingabeak ziren). Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak azpimarratu duenez, 2015ean onartutako gizarteratze-errenta aldatzeak % 30 familia gehiago babestea ekarri zuen urtea amaitzerako.
2015ean prestazio hori jasotako familien % 63 Iruñerrian bizi zen, % 16 Tutera inguruan eta % 9 Estellerrian.
Gainerako onuradunak Tafalla ingurukoak (% 6), ipar-ekialdekoak (% 4) eta ipar-mendebaldekoak (% 2) ziren.