Orain hiru urte gertatu zen. Guardia Zibileko zenbait kide, udaltzain bat eta Espainiako Inteligentzia Agentziako kide bat Noaingo poligono industrial batean dagoen prostituzio etxe batera joan ziren. Batzuk ordaintzen sartu ziren, beste batzuek, haatik, uko egin zioten ordaintzeari.
Horietako bat: Nava Cano sarjentua. Pagatu gabe pasatzen saiatu zenean, atezainak saihestu zuen, sententziaren arabera. "Gehiegizko alkohol kontsumoaren zantzuak" zituen.
"Operatibo batean" parte hartzen ari zela esan zion ostalariari, eta hark erantzun zion bera ere lanean ari zela. Azkenean, tragoak musutruk lortu zituen, baina zalaparta egiten jarraitu zuenez, Guardia Zibilaren unitate bati hots egin zioten lokaleko jabeek.