Erresistentziak feminismoetatik eraikitzeko

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 27a

Jardunaldi feministak antolatu dituzte bihartik hasi eta larunbatera arte Erresistentziak feminismoetatik eraikitzen izenburupean, Txoko Feministan. Autodefentsa, maitasun erromantikoa, indarkeria eta beste jorratuko dituzte.

"Espazio feministak eta elkarguneak sortzeko jaio dira jardunaldi feministak, bai eta Iruñeko Txoko Feminista indarberritzeko eta sareak josteko ere. Erresistentziak eraiki eta ideiak trukatu nahi ditugu. Gozatzea da helburua". Horra Txoko Feministan antolatutako jardunaldien aurkezpena.

"Elkarlanaren eta jakin-minaren habia" izan daitezen nahi dute antolatzaileek, ez "erantzun bat eta bakarra" eskaintzeko, baizik eta "lanean ari diren mugimenduei hitza emateko".

Egitaraua, anitza bezain zabala

 Osteguna 28

  • 16:00etan. Tailerra. Autodefentsa feminista. Bilgune Feminista. Parte hartzeko idatzi jornadastxokofeminista@gmail.com emailera. Ez mistoa.
  • 19:30ean. Jardunaldien aurkezpena.
  • 20:00etan. Tailerra: “Nola biziraun bollera gisa Iruñean, saiakeran hil gabe”. Zikutak kolektiboa. Bollerentzat soilik. *

 Ostirala 29

  • 11:00ean. Tailerra. “Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzen”. Alicia Pano. Ez mistoa. *
  • 20:00etan. Hitzaldi-solasaldia. “Ekofeminismoa”. Silvia Larrañeta eta Ana Dominguez. Ez mistoa. *
  • 22:00etan. Afari beganoa.

 Larunbata 30

  • 10:00etan. Kafe-tertulia. “Emakumea eta kartzela”. Preso politiko ohien bizipenak. Mistoa. *
  • 11:45ean. Hitzaldia. “Okupazioa eta feminismoa”. Oihu-k. Ez mistoa
  • 13:00etan. Solasaldia. “Nafarroako emakume nekazariekin borrokak eta ilusioak partekatzen”. Mugarik gabe. Mistoa. *
  • 14:30ean. Bazkari beganoa.
  • 16:00etan. Tailerra. “Feminismoa eta biolentzia. Zilegia, eraginkorra eta beharrezkoa al da biolentzia borroka feminista molde gisa?”. Farrukas. Ez mistoa.*
  • 19:30ean. Liburu aurkezpena. “Gure genealogia feministak”. Bilgune feminista. Mistoa.
  • 22:00etan. Afari beganoa.

*Erdaraz izanen da

Ez-mistoa: Emakume, bollera eta transentzat.

Mistoa: Edozeinentzat.

Jardunaldietan Mugarik Gabe eragilearen argazki erakusketa egonen da ikusgai: “Emakumeen borroka eta antolakuntza”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!