Egunean bertan ekarritako hondakin organikoak eman behar dizkiete jateko, ura aldatu behar diete eta errun dituzten arrautzak jaso.
Oilategi-konpost guneari esker, ia-ia soilik hondakin organikoekin elikatu daitezke etxe-abereak.
Betebehar bakarra eskualdean erroldatuta egotea da. 2013an ekin zioten proiektuari, eta, geroztik, 59 familia pasa dira, 14.000 kilogramo materia organiko berrerabilera dituzte, 5.000 kilogramo konpost sortu dira eta 6.000 arrautz hartu dituzte.
948 07 48 48 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena edota agenda21@noain.es helbidera idatzita.