138 negozio berri abian jartzen lagundu zuen CEINek 2015ean

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 26a

Enpresa horiek 216 enplegu sortu dituzte, haietako % 64 autonomo gisa.

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak Foru Komunitatean 138 enpresa berri sortzen lagundu du 2015ean, eta guztira 216 enplegu berri sortu dituzte. Negozioen % 64 autonomo gisa izan zen, % 26 merkataritza sozietateak eta % 10 sozietate irregular moduan.

Jarduera ekonomiko berri horiek erakundeak ekintzaileei "Enpresa Bizkortzaile"-aren bidez emandako euskarri-lanaren emaitza dira beren negozio-ideiak heltzea, osatzea eta abiaraztea lor dezaten, arriskuak murriztuko dituen eredu errentagarri bat bilatuz. Zerbitzu horrek –horretarako berariazko ibilbide bat ematen du– urtean zehar prestakuntzako 192 ekintza eskaini zituen, 624 proiektuk parte hartuz.

2015ean programa berriak abian jarri ziren, eta haiek enpresako ekimen berriak sortzeko edota abiarazteko prozesuko funtsezko arloetan sakondu zuten, esaterako: proiektuen prototipoak egiten, lidergo berritzaile baterako gaitasunak eta startup-etarako salmentak; 99 proiektuk parte hartu zuten.

Iragan ekitaldiko beste berrikuntzetako bat CEINek Iruñeko Leire kalean irekitako egoitza berria izan zen; bertan prestakuntzako zenbait ekintza zabaldu zituzten ekintzaile-talderako eta hiriburuak ezarri berri diren negozioetarako, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta sozietate publikoak izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!