Abaurreak gaztetxeari "babes juridikoa" eman behar zaiola esatea "lotsagarria" da UPNren ustez

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 26a

Argazkia: Caparrosoren txaleta eskainiko diete gazteei.

Udal taldeari leporatu dio "gaztetxearen neurriko espedientea" propio sortzea. Joxe Abaurreak gaztetxea "juridikoki jantzi" egin behar dela esan zuela diote erregionalistek, eta adierazpen horiek gaitzetsi dituzte.

Caparrosoren txaletaren karietara, hogeita bi galdera aurkeztu dizkiote UPNko kideek Joseba Asiron Iruñeko alkateari. Izan ere, erregionalisten irudiko Iruñeko Gaztetxeko Asanbladaren eta udalaren arteko hitzarmenak ez du "inongo oinarri tekniko edota juridikorik".

Udalaren ondasunak "erradikalei" ematearen beldur da UPN. Hala adierazi dute erregionalistek. Txantreako Salesianas eskola eta Redingo jauregia autogestionatuak izan daitezkeenaren mamua ikusi du, halaber, alderdiak eta "larrituta" dagoela adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!