2012an, 1.880 eurotan zegoen; 2014an, 1.568 euroan; eta iaz, 1.529. Beherakadan jarraitzen dute prezioek, beraz.
122.395 euro. Hori da hiru logelako etxebizitza baten batez besteko prezioa. Etxabakoitzen merkeago dago, oro har, 63.933 eurotan, bai eta Arrosadian ere (95.996,36). Muturrekoa da, aldiz, Gorraizko nolakotasun sozioekonomikoa: 378.650 eurotan saltzen dituzte etxeak.