Adierazpen instituzional bat atera da aurrera presoen sakabanaketa baztertuz. Izan ere, atzo, Mansillako espetxean preso dagoen Olga Comes nafarrari bisita egitera zihoan pertsona erietxera eraman zuten auto istripua izanda. Horren harira, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aipaturiko adierazpen instituzionala babestu dute.
Nafarroako Parlamentuak elkartasuna helarazi die preso nafarraren senideei eta sakabanaketaren eta urruntzearen biktima guztiei. Halaber, Nafarroako Parlamentuak guztiz baztertu ditu salbuespenezko espetxe politikak, sakabanaketa eta presoen urruntzea barne, eta politika horiek bertan behera uztea eskatu dio Espainiako Gobernuari.