Azalera erabilgarria handitu egin da: 154 metro koadro zeuden orain arte, eta hemendik aurrera 1.074 izango dira; bertan, inguruneari egokitzeko eta esnatzeko 10 box daude, pazienteentzako 3 itxarote-gela, endoskopia, erizaintza eta anestesiako langileentzako gelak, kontrolerako gunea, komunak, biltegia, zikin-gela, garbiketa-gela, administrazioko 4 bulego, erlaxatzeko gunea eta abar.
Langile gehiago izanen dituzte orain, habeler. Beste bi medikurekin, erizaintzako bost profesionalekin, klinikako lau laguntzailerekin eta zeladore batekin indartu da.
Instalazioak ekipatzeko 1.636.739 euro gastatu dituzte, zati handiena, 1.522.105 euro, ekipamendu elektromedikurako, eta gainerakoa, 114.663 euro, altzari eta ekipamendu orokorrerako. Teilatuko zutabeen instalazioa –anestesiarako 6 sistema eta endoskopiarako beste sei– nabarmendu behar dira, sendagas-harguneak dituztenak, hargune elektrikoak eta datu-harguneak; monitorizatzeko ekipamendua; endoskopietarako arnasgailuak; desfibriladoreak; garbigailu endoskopioak; tratamendurako 16 ohatila; edo falka desinfektatzeko sistemak, besteak beste.
Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaile Oscar Morachok eta Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzaile Antonio Merinok bisitatu dituzte gela berriak. Haiekin batera izan dira unitateko zenbait arduradun, Nafarroako Ospitaleguneko Aparatu Digestiboko Zerbitzuko Jose Manuel Zozaya buru zela.
Gastroskopia eta kolonoskopiaren igoera
Horri guztiari esker, Nafarroako Ospitaleguneko Digestio Zerbitzuko endoskopietan laguntza-ahalmen handiagoa izango da, gehien eskatutako tekniketan bereziki: gastroskopia eta kolonoskopian. Urtean 3.000 azterketa gehiago egingo direla kalkulatzen da.
2015ean 7.200 gastroskopia eta uzkiko sigmoidoskopia egin ziren, eta gela berri horiek irekita urtean 7.600 azterketa egin ahalko dira.
Kolonoskopietan, iaz 7.500 bat egin ziren, eta haietatik 1.100 kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programari dagozkio, nahiz eta 9.000 eskaera izan ziren. Aipatu behar da, aurtengo urtarriletik aurrera, programa horretan sartutako jende-kopurua areagotu egin dela, eta programa horretarako kolonoskopia-eskaera 2.600 inguru izango dela urtean uste da; beraz, egunero bi gela programa horretarako bakarrik erabili beharko dira.
Beste azterketa zehatzagoetan (ekoendoskopia, CPRE, enteroskopia eta abar), lan-bolumen berarekin jarraituko da; izan ere, teknika horietan unitateak dagoen eskaera guztia bere gain hartzen du: urtean 600-700 CPRE egiten da; 600 ekoendoskopia baino gehiago eta hainbat motatako 1.000 azterketa terapeutiko.