Baztango trilogia, 2015ean gehien mailegatutakoa

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 25a

Argazkia: Dolores Redondo. / Erein.eus

Euskaraz, Ladron Aranaren Harrian mezua eta Arotzaren eskuak liburuek izan dute arrakasta handiena, Agirreren Atertu arte itxaron da hirugarrena. Gaztelaniaz, Redondoren Ofrenda a la tormenta, El guardian invisible eta Llegado en los huesos lanak dira, hurrenez hurren, liburutegietako hiru irakurrienak.

Hamar irakurrienen zerrendaz gain, euskaraz gehien irakurritakoen izen bilduma kaleratu dute. Hala, Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua eta Arotzaren eskuak liburuek izan dute arrakasta handiena, Agirreren Atertu arte itxaron da hirugarrena. Toti Martinez de Lezearen Enda lur-ek hartu du laugarren postua, eta bosgarrena Dolores Redondoren Zaindari ikusezina-rentzat izan da -El guardian invisible lanaren itzulpena-.

Gaztelaniaz, Redondo nagusi

1.418 lagunek hartu dute maileguan Ofrenda a la tormenta; El guardian invisible 1.196k; eta Llegado en los huesos 1.113k. Bestalde, gehien irakurritakoenen zerrendan badira nafarrek idatzitako hainbat liburu: esaterako, laugarren postuan dago El proximo funeral sera tuyo, Estela Chocarrorena, eta La puerta pintada, Carlos Auresanzena, seigarrenean. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!