Iberdrolako akzioak diru publikoz erosi zituen UPNk 2005ean, eta 2014ra arte mantendu zituen, Sodenak esandakoari muzin egin gabe. Garai txarra zen eta.
"Atipikoa" izan zen jokaldia, Kontuen Ganberaren hitzetan. Izan ere, erabaki politikoa izan zen. Francisko Iribarrenek erabaki zuen erostea, Alvaro Mirandak ez zituen saldu nahi izan garai batean, eta Lourdes Goikoetxeak gainetik kendu behar izan zituen, oso mesedegarria izanen ez zen unean.
Nafarroako Kutxak baino ez zuen etekinik atera mugimendu ekonomiko horretatik.
Irakurketa bat kaleratuta du Ganberak, txostenarekin batera: "Funts publikoak etekin ekonomikoa eta soziala emanen duten inbertsiotara bideratu behar dira, horiek dira administrazio publikoari dagozkionak, edo Sodenak funtsatzen dituen enpresa proiektu estrategikoei".